7 Dic 2017

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNAREN MANIFESTUA.

Unamunotar hori:

 

Ez pentsa. Gehienetan ulertzen dizut.

 

Adibidez: nola daiteke 4 triste bat atera izana, hainbeste ordu ikasten emanda?

Ulertzen dizut.

9 bat jarri didate matematikan! Klaseko notarik altuena. Ni, harro, gurasoak, pozik! Irri egiten dit bizitzak!

Ulertzen dizut.

“Agur” esan zidan lehengo egunean gustuko dudan mutiko/neskak! Gustuko banindu berak ni…

Bai, ulertzen dizut.

Benetan aspergarria, klase hau. Gustora geratuko nintzen ohean. Gainera, begitan nauka irakasle honek eta ihazko beste irakasle horren falta sentitzen dut. Hura bai zela jatorra eta dibertigarria!

Ulertzen dizut

Zein ondo pasatzen dudan askotan klasean! Beste batzuetan, berriz, etorkizunak zer ekarriko didaren kezkak iluntzen dit goizaldea.

Ez kezkatu. Gero, gerokoa.

 

 

Ez izan zalantzarik, ze, EUSKARAZ, primeran ulertzen dizut!!!