8 Api 2019

1. batxilergoa “Atapuerca”-n

Egun ederra  (19-04-02) Atapuercan Batxilergoko 1. mailako ikasleek pasatutakoa, eguraldi polita eta Aztartanegian,  Arkeologia Praktikoan eta Burgosko Giza Eboluzio Museoan edukitako gidarien lan bikainari esker. Oso nekatuta itzuli arren (goizeko 8:15etan Bilbotik atera eta 20:30 etan Bilbora heldu),  pena merezi zuela esatean ados gaude joan ginen guztiok (ehun baino gehiago, FILOSOFIAKO ETA NATUR ZIENTZIETAKO lau irakasleak barne) ondo pasatzeaz gain ikasteko aukera paregabea izan genuen. Eta berriro eskerrak AMPARI, bere diru laguntza barik jarduera hau ez litzatekeen posiblea izango.