20 Eka 2019

Unamunoko ikasleak finalistak SteamXHealth erronkan

1. Batxilergoko 10 ikaslek, bi taldetan, SteamXHealth erronkan parte hartu dute. LaCaixa fundazioak antolaturiko erronkara 500 proiektu baino gehiago aurkeztu dira aurten eta gure ikastetxeko proiektuetariko bat 10 finalisten artean aukeratu dute; beste proiektua 13. geratu da.
Hori dela eta “Ondo Jan” proiektuko bost kideek Uztailaren 1tik 5era “CosmoCaixa Campus”ean parte hartzeko aukera izango dute Bartzelonan. Zorionak bi taldeei, lan ikaragarria egin duzue eta.