10 Ots 2020

1.Batxilergoko ikasleak Udal Laborategian

Urtarrilaren 29an Batxilergo 1. mailako Bio-Geoko ikasle eta irakasleak  Udal Laborategira joan gara.

Sarrera ondoren, mikrobiologi- eta kimika-laborategiak bisitatu ditugu. Nola lan egiten duten ikasi dugu, hainbat makina eta aparatuak ere ikusi ditugu.

Bisita amaitu eta gero, guk ere laborategian lan egin dugu!! pH neurtu eta DNA errauzketa egin dugu.

Oso goiz polita eta interesgarria pasatu dugu!