13 Aza 2018

#AskiDa! UNAMUNO BHIn emakumeenganako indarkeriaren aurka gaude!

Azaroak 23an, ostiralean, urtero bezala Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren inguruko ekitaldi kolektiboa egingo dugu. Bertan klase bakoitzeko delegatuak irakurriko ditu abesti batetik hautaturiko hitzak: emakumeen aurkako indarkeria salatu edo tratu onetan oinarrituriko harremanen alde egiten dutenak. (Ostegunean eta ostiralean megafoniatik entzungo dira haiek aukeraturiko abestiak)

    • Ekitaldia atsedenaldia baino 10 minutu lehenago hasiko da. (11:40)
    • Klaseko delegatuak sarrerara jaitsiko dira 11:30etan.

Gainera, PHOTOCALL bat izango dugu institutuko sarreran. Honen xedea izango da argazkien bidez era erraz eta bisual batez indarkeria matxisten aurka gaudela bistaratzea. Zure zain!

Berdintasuna blogean topatuko dituzu gai honen salaketa egiten duten filmak, abestiak, dokumentalak eta abar.. Twitter-en #A25NUnamuno traola erabiliko dugu.

Eskerrik asko emakumeen aurkako indarkeriaren kontra jarrera aktiboa erakusteagatik!

Proiektua: Elkarbizitza