10 Abe 2019

Basurtuko unibertsitate ospitalera joan gara

Aurreko asteazkenean, abenduaren 4an, Batxilergo 1. mailako zenbait ikasle eta irakasle Basurtuko Ospitalera joan gara.

Zerbitzu batzuk , guztiak gaixoak sendatzeko garrantzitsuak, ikusi ditugu. Hala nola Kogenerazio-kontrola, non ospitaleak behar dituen elektrizitatea, beroa eta hotza lortzen diren. Esterilizazio-zerbitzuan ikasi dugu ezinbestekoa dela, eta horri gabe, ospitalea geldi geratuko litzatekeela.

Era berean, Pediatria pabiloian egon gara; hor, eskolan, “Lauko artzain-joko”ko txapelduna den mutil bat ezagutu dugu, eta gure ikasle batzuk “matxakatu” ditu! Amaitzeko, sukaldera hurbildu gara. Oso goiz polita pasatu dugu!

Urtarrilaren 8an, beste anatomia taldearekin bueltatuko gara.