22 Eka 2020

Bruno Palacios, UnamunoTube kanalaren logo egilea

Unamuno BHIko lehen mailako ikasleek UnamunoTube Youtubeko kanala eta podcasta sortu zuten ikasturte hasieran.

Bertan, ikastetxearekin zerikusia duten pertsonak elkarrizketatu dituzte eta haien Youtube eta Ivoox kanaletan argitaratu.
Kanal guztiek behar duten bezala, UnamunoTubek ere bere logoa behar zuen eta horretarako lehiaketa prestatu zen.
Diseinu guztietatik garailea Bruno Palaciosena izan zen eta haren diseinua erabili da logoa diseinatzeko. Hori dela eta, saria jaso du: 20 euroko balioa duen txartela saltoki handi baten erosketak egiteko eta ikastetxeko kamiseta.
Brunok berak UnamunoTube proiektuan parte hartzen du eta hemendik zorionak baino ez dizkiogu eman behar, bai diseinuarengatik, bai eta han egiten duten lanarengatik.
Argazkian Bruno, Zuzendaritzako Lierni eta Josurekin.
2020-06-18 17.22.45

Proiektua: UnamunoTube