11 Abe 2018

Euskararen eguna ospatzen

Abenduak 3an, urtero bezala Euskararen Egunaren inguruko ekitaldia egin dugu. Bertan Euskarako batzordeko kideek irakurri dute manifestu bat. Gero, aurtengo leloarekin “EUSKARA ARI DU” egindako txapak banatu dira, eta argazki bat egin dugu patioan leloa hizki handiekin idatzita. Saioen artean euskal musika ere entzun dugu.

Euskararen Txantxangorriak ere gure ikasgeletako leihoetara salto egin du,  gure euskararekiko konpromisoa erakusteko.

Proiektua: Normalkuntza