Bazenekien Unamuno BHIko Proiektu Digitalaren ekintzetako bat dela familien foroa sustatzea? Unamuno BHIn dugun helburuetako bat da erakunde konpetente digitala izateko urratsak ematen jarraitzea.
Izan ere, Unamuno BHIk, diskurtso bateratua eraikitzeko asmoz, hezkuntza komunitate osoaren parte hartzea sustatu nahi du hain funtsezkoa bihurtu den alor honen inguruan, Digitalizazioa eta Teknologia Digitalaren erabilera arduratsua, etikoa eta osasuntsua garatze aldera.
Aurreko ikasturtean egin genuen 1. topaketa eta bidean ditugu hurrengoak: 3 saio burutuko ditugu [gaztelaniaz] Amaia Arroyoren gidaritzapean, Hauek datak eta landuko ditugun gaiak:
- Urtarrilaren 23an [17:30-19:30] Erabilera vs. Konpetentzia digitala.
- Otsailaren 27an [17:30-19:30] Kontrol digitala vs. Ongizate digitala.
- Martxoaren 27an [17:30-19:30] Tresna digitalak vs. Logika digitala.
Topaketetan gurekin bat egin nahi?
Zure izena emateko bete, mesedez, galdetegi hau.
Azken eguna: abenduaren 19a.
Hemen Amaia bera, egingo duguna azaltzen!
[Azpitituluak euskaraz eta gaztelaniaz ditu]