22 Urt 2019

Fernando Morillo institutuan

Ikasturtean zehar ‘Idazleekin Solasean”’ programaren barruan zenbait idazle hurbildu dira gure ikastetxera landutako liburuei buruz hitz egitera. Fernando Morillo idazle azpeitiarra Urtarrilaren 16an izan da  gure 3.DBHko ikasleekin.

Saio hasieran, poltsa beltz batetik katana bat eta makila bat atera zuen.  Txikitan oso despistatua izan omen zen, eta katanarekin kontzentratzea lortzen zuela kontatu zigun.

Berehala guztion arreta irabazi zuen, eta hortik aurrera sormenaren prozesuari buruz aritu zen: sortzeko beldurrak eta lotsak gainditzeko mugak, erlaxazioa, meditazioa eta abar.  Saio oso praktiko eta parte-hartzaile batean, ikasleek teknika batzuk praktikatzen ikasi zuten.

Oso ekitaldi hurbila izan zen bai idazlearen aldetik, bai ikasleen aldetik ere. Pena bat izan zen denbora gehiago ez izatea.

Proiektua: Normalkuntza