14 Aza 2018

Gure baratzea aurrera erritmo onean

Gure baratzea badoa aurrera. Pasa den hilabetean landatu genituen letxugak hazten doaz pixkanaka eta gauza gehiago ere landatu ditugu. Momentuz, letxugez gain, tipulak eta zerbak ere landatu ditugu. Oraingo honetan 4.DBH-ko ikasle batzuk izan dira eskuak zikintzeko prest agertu direnak eta baratzea bideratuta utzi dutenak.