Bi ikasturtetan zehar gauzatzen da, eta bere titulazioak unibertsitate sarbiderako probetara aurkezteko edo goi-mailako heziketa-zikloetan matrikulatzeko aukera ematen du.
Eguneko Batxilergoko ibilbideak, gure ikasleek aukeratzen dituzten goi-mailako ikasketak baldintza akademiko onenetan egin ahal izateko prestakuntza eskuratzeko diseinatuta daude.
Batxilergoko modalitate guztiak D ereduan ematen dira egunez eta A ereduan gaueko Batxilergoan. Horrez gain, gaueko txandan Batxilergo artistikoaren modalitatea ere badago.