12 Abe 2018

Hondartzak garbitzen

Azterkosta kanpaina dela eta (Euskadiko kostaldearen egoera ekologikoa abiapuntu duena),  batxilergoko 1A eta DBHko 4F taldeko ikasleekin Plentziako badiara joan gara zabor eta plastikoak jasotzera.

Zigarrokinak ere jaso ditugu. Jendeak ez dauka haien arriskuaren kontzientzia handirik; izan ere, filtroek duten plastikoa ez da birziklagarria eta tabakoaren nikotinak ura pozoitzen du. Zigarrokin bakar batek 10 litro ur pozoindu dezake.

Etekin handiko eguna!