Atal honetan DBHn indarrean dagoen 1×1 proiektuaren barruan konpetentzia digitalaren
garapenarekin zerikusia duten alderdiak hezkuntza-komunitate osoari azaltzen dizkiogu.

2013-2014 ikasturtean hasi ginen eta proiektu honen xede nagusia hauxe da: gailu digitalen potentziala aprobetxatu gure ikaste-irakaste sisteman aldaketa metodologikoa ahalbidetzea. Horrela, era progresiboan, ikasleek haien ezagutzaren eraikuntzan protagonismo handiagoa izango dute, baita beraien garapen akademiko, harremanetarako eta pertsonalerako oinarrizko konpetentziak eskuratu ere.

iPad gailua dugu prozesu honetan bitartekaria. Ikasle bakoitzak ikastetxera iristean gailua erosi eta institutuan dagoen bitartean, une oro konfiguratuta eta gainbegiratuta egongo da helburu akademikoak lortzeko egoera ezin hobea bermatuko duten optimizazio eta segurtasun baldintzen arabera.

Irakasleek osaturiko Dinamizatzaile Digital taldea une oro  prest dago halako proiektu batek eskatzen dituen behar pedagogiko eta teknologikoei erantzuteko.

Azken berriak