Zer da konpetentzia digitala?

Konpetentzia Digitala “IKTen erabilera sortzailea, kritikoa eta ziurra egiteko gai izatean datza ondoko alderdi hauekin zerikusia duten helburuak lortzeko: lana, enplegagarritasuna, ikaskuntza, aisialdia, inklusioa eta partaidetza jendartean.”

Heziberrik bere marko pedagogikoan honako hau adierazten du: “oinarrizko hezkuntza amaitzen duen ikasleak konpetentzia digitala eta mediatikoa eduki behar du, hau da, egungo herritarrek eskatzen duten alfabetizazio edo trebakuntza funtzional osoa.”

KD arloak

arloak

Zure KD hobetu

Informazioa eta datuak

Konpetentzia Digitalaren 1. arloa honetan datza:

“garrantziaren eta helburuaren arabera informazio digitala identifikatzen, bilatzen, berreskuratzen, metatzen, antolatzen jakin eta aztertzeko gai izatea.”

Komunikazioa eta lankidetza

Konpetentzia Digitalaren 2. arloa honetan datza:

Ingurune digitaletan komunikatzeko gai izan behar da, baliabideak on-line erreminten bidez partekatzeko, besteekin konektatu eta erreminta digitalen bidez elkar-lan egiteko, baita sare komunitateetan elkarren artean eragin eta parte hartzeko ere, kulturarteko kontzientzia.

Edukiak

Konpetentzia Digitalaren 3. arloa honetan datza:

Eduki berriak sortu eta editatzea (testuak, irudiak, bideoak…), aurretiko ezagupen eta edukiak integratu eta bir-lantzea, produkzio artistikoak, multimedia edukiak eta informatika programazioa egitea, jabetza intelektualaren eskubideak eta erabileraren lizentziak aplikatzen jakitea.

Segurtasuna


Konpetentzia Digitalaren 4. arloa honetan datza:
Babes pertsonala, datu-babesa, identitate digitalaren babesa, segurtasunaren erabilera, erabilera jasangarri eta seguruan konpetentzietan gai izatea.

Arazoen ebazpena


Konpetentzia Digitalaren 5. arloa honetan datza:

Behar eta baliabide digitalak identifikatzea, erabakiak hartzea erreminta digital aproposa aukeratzeko orduan, helburu eta beharrekin bat datorrena, arazo kontzeptualak bitarteko digitaletan bidez ebaztea, arazo teknikoak ebaztea, teknologiaren erabilpen sortzailea, norberaren eta besteen gaitasun digitalak gaurkotzea.