13 Api 2018

Irakasleak Erasmus+-en. Zelan sortu e-learning plataforma bat aste batean

Ikastaroa Bolonian egin zen, hainbat herrialdetako partehartzaileekin (Suedia, Ukraina, Kroazia, Polonia, Lituania, Errumania, Austria, Sudan, Espainia) eta Italiako hezitzaileak.
Astean zehar hainbat ordenagailu edo tableta/mugikorentzako aplikazioak (apps) aztertu ziren, aplikazio zuzen eta sinpleekin hasiz (SnapSheed, Photogrid, Magisto, Lensoo…), konplexutasuna handituz web orriak, plataformak, aplikazio konplexuak (Kahoot, Webly, Classroom, Google docs, Edmodo, Moodle, Edpuzzle , Ted-Ed …) sortuz eta sare sozialak (Facebook, Socrative, Linkedin, Twitter, Pinterest, Instagram, Tumblr, Google+, Youtube…) erabiliz.
Era berean, Boloniatik hainbat txango eta bat Florentziatik egin ziren, ingurumena eta haren historia ezagutzeko.