9 Urt 2019

Jasone Osoro idazlearekin solasean

Euskararen Egunarekin lotuta zenbait ekintza antolatu ditugu aurten. Haien artean idazle batzuk etorriko dira gelatan irakurri dituzten liburuak aurkeztera.

Oso aukera ona da gure ikasleentzat irakurritako liburuaren idazlea ezagutzea aurrez aurre. Gaurko idazlea Jasone Osoro izan da, DBH 2. mailako ikasleekin solasaldian egon da. Idazteko prozesuari eta haren liburuen sormenari buruz hitzaldi interesgarria eman du.

Idazteak dituen zailtasunaz eta gaiak nondik datorkion eta zer adierazi nahi duenari buruz hitzegin du “sardezkaren”  metafora erabiliz.

Proiektua: Normalkuntza