24 Eka 2020

“Mission Europa” eTwinning

Ekainaren 23an, “Mission Europa” eTwinning proiektuan parte hartu zuten batxilergoko 1.mailako Hizkuntza Klasiko ikasleek 67. Europako Lehiaketako (3.1 moduluan: “My European viewing window”) irabazle-diplomak jaso zituzten.

 

Proiektu horretan, ikasleak Europako jatorri mitologikoari buruz eta gure kontinenteak pairatzen dituen hainbat arazoren gainean (immigrazioa, Brexit-a, covid19-ko larrialdia) elkarlanean ibili ziren Fulda-ko Freiherr-vom-Stein-Schule-ko ikaskide alemaniarrekin.
Esperientzia oso positiboa izan da ikasle, irakasle eta hezkuntza komunitate osoarentzat. Zorionak saridunei!

sari-banaketa67EComp