Unamunoko eTwinning webgunea

Erasmus+ programa zabaltzeko jardunaldia

Urtarrilaren 18ko. MIGUEL DE UNAMUNO BHIan

Unamuno institutuko zuzendari den Iñaki Orbek irekiera eman zion jardunaldiari, eta bere ostean Berritzegune Nagusiko ordezkaria den Jon López eta Jaurlaritzako programa-arduraduna den Conchi Bergerak hitzegin zuten.

Jardunaldi hauen asmoa ondokoak zabaltzea izan da:

Erasmus + programak gure ikastetxeei eskaintzen dizkien aukerak azaltzea, baita KA2 eta KA1 jardueren berrikuntzak azaldu ere, eta parte hartzera animatzea, aurrekontua nabarmen areagotu dela eta eskaintzen dituen aukerak kontuan hartuta.

Andres Ajo Lázaro, SEPIEko (Servicio Español para la Internacionalización de la Educación) -Erasmus + Agentzia Nazionala-. Eskola eta Helduen Hezkuntzarako Unitateko zuzendaria honako hauen inguruan aritu zen:

  1. Ikastetxearen premiak, Erasmus +ren bidez.Zer da KA1 mugikortasun-proiektu bat?
  2. KA2 proiektuetan beste instituzio europar batzuekin lankidetzan aritzeko aukerak.
  3. Jarduera berria: ikastetxeen arteko truke-elkarteak, KA229.

Beste ekimen batzuk. eTwinning, Role models, Erasmusintern.

Bertan ere egon zen gure ikastetxeko Erasmus +eko koordinatzailea, Lierni Lizaso, Miguel de Unamuno institutuak zer nolako garapena izan duen azaltzen, bai KA1ean zein KA2 programatan.

erasmus

ERASMUS+ PROIEKTUA

ERASMUS + proiektuaren bidez, Miguel de Unamuno BHI berriro ere Europako beste herrialde batzuetako (KA1) Irakasleen Prestakuntza Programako onuradun izan da bigarren urtez jarraian.
2016-17 ikasturtean 4 irakaslek Finlandia, Italia eta Erresuma Batua bisitatu zituzten hezkuntza-zentroetara joateko eta lanerako modu desberdinak ikusi zituzten, ” Flipped Classroom ” bezalako pedagogia berritzaileak erabiliz.
Ikasturte berri honetan, 10 herrialdetako joan-etorriak eman dizkigute, esate baterako, Italia, Eslovenia, Suedia, Txipre edo Alemaniarako, metodologia eta praktika edo teknologia berriak ikasgelan erabiltzeko kurtsoetan parte hartuz, besteak beste.

Egonaldi horiek guztiek mugaz gaindiko Europako proiektuetarako (KA2) bazkide bihurtzeko kontaktuak egin ahal izatea ahalbidetzen dute. Proiektuok, gai jakin baten gainean zentro desberdinen arteko elkarlana gauzatzeko aukera ematen digute, ikasle zein irakasleen egonaldiak egiteko aukera ere. Portugal, Italia, Alemania eta Frantziako bazkideak ditugu jada, hurrengo deialdirako proiektuak elkarrekin aurkezteko.

M.I.D.E. proiektua amaitu egin da
Erasmus +/eTwinning
Monsters In Danger of Extinction proiektu europarra, IES Unamuno BHIko hizkuntza klasikoen departamentuak koordinatua, DBHko 4. mailako eta...
Unamunokoak Belgikan DEMOS proiektua garatzen
Erasmus +/eTwinning
Gure europar proiektuan artean dugu Democratic Thinking in Education as a Medium to Overturn Prejudices and Stereotypes,  DBHko 3. eta...
Greziako bazkidei agurra
Erasmus +/eTwinning
Martxoaren 19tik 26ra bitartean, Nafpaktoseko Greziako bazkideak izan ditugu gure artean, Erasmus Monsters In Danger of Extinction proiektuko...
eTwinning schools-en I. Konferentzia
Erasmus +/eTwinning
Otsailaren 23an eta 24an eTwinning eskolen 1. konferentzia egin zen Madrilen, eta Miguel Unamuno BHIko zuzendaria eta institutuko...
Unamunokoak Taranton (Italia)
Erasmus +/eTwinning
Martxoaren 6an eta 12an, IES Unamuno BHIko bost ikaslek eta bi irakaslek parte hartu zuten Tarantoko Galileo Ferraris...
Erasmus+ akreditazioa 2021-2027 epealdirako
Erasmus +/eTwinning
Unamunok Erasmus + akreditazioa lortu berri du hurrengo sei ikasturteetarako. Horretarako, Institutuak asmo handiko Erasmus plan bat prestatu...
Unamunokoak Grezian
Erasmus +/eTwinning
Erasmus+ eta Etwinning proiektuaren baitan Latineko irakasgaiko ikasleek Greziako Nafpaktos hirira bidaia egin dute. MIDE proiektuan lan egiteaz...
eTwinning proiektua saritua
Erasmus +/eTwinning
Iaz egindako Monsters in Danger of Extinción1 eTwinning proiektuak Europako eTwinning Kalitate zigilua jaso du. Eskerrik asko parte hartu duzuen...
Eramus+ - M.I.D.E. Challenge Winners
Erasmus +/eTwinning
Eramus+ – M.I.D.E. Challenge Winners

Edozein kontsulta egiteko formularioa bete eta guk jarriko gara zurekin harremanetan