AGENDA 2030





Edozein kontsulta egiteko formularioa bete eta guk jarriko gara zurekin harremanetan
Jadanik Agenda 21 egitasmoarekin amaitu dugu eta hemendik aurrera Agenda 2030 martxan dago. Aurten trantsizio urtea izango da.
Eskola Agenda 2030 jasangarritasunerako hezkuntza-programa bat da,EAEn Eusko Jaurlaritzak sustatua, Ingurugela
ren bitartez (Ingurumen Hezkuntza eta Didaktika Zentroak).
Helburua da ikasleen ingurumen-hezkuntza eta sentsibilitatea sustatzea eta garapen jasangarriaren aldekotoki-prozesuetan parte hartzea
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak onartu zuen Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda eta 17 helburu ezarri zituen.
AGENDA2030_helburuak

Aurten bi helburu landuko dira:
- Helburua:Hiri eta Komunitate jasangarriak.
- Helburua: Osasuna eta ongizatea.
Unamuno institutuan ekimen ezberdinak planteatuko dira:
- Unamuno Bihotz berdea: Eskola ortua eta irakasleentzako honen inguruko ikastaroa.
- Hamaiketako osasuntsua: Fruta brotxetak
- Sentsibilizazio ekimenak: Azterkosta erakusketa, ad.
- Geletako espazioen transformazioa: naturarako elementuekin dekorazioa,landareen presentzia, naturaren irudiak…
- Birziklatzeko edukiontziak: Ikastetxeko birziklatzeko edukiontzien puntuak berraztertu eta edukiontzi berriak jarri beharko lirateke.
- Txangoak: Osasun larrialdi egoera amaitutzat emanda, natura ezagutzeko eta goxatzeko irteerak antolatuko ditugu.
