HAUSPOA Proeiktua

Hauspoa Miguel de Unamuno institutuaren berrikuntza proiektua da. Proiektu honetan irakaskuntza arautua , eskolaz kanpoko jarduerak, irakasleak, E.I. pertsonala , AMPA, ikasleak, familiak eta Udaletxea inplikaturik daude.

Proiektuaren hulburuak

Miguel de Unamuno BHIren apustua kalitatearen eta etengabeko hobekuntzaren alde gure izaeraren ezaugarri aipagarrienetakoa da. 2006. ikasturtean Kalitatea Hezkuntzan agiria lortu zuenetik, Kalitate Kudeaketa – Ereduaren (KKE) ezarpenak gaur arte heltzen den hobekuntzarako bideari ekin dio irakaslanean eta antolakuntzan.

Proiektu horretan parte hartzea bide bat da praktikara eramateko Unamuno BHIren Hezkuntza-Proiektua. 2012 ikasturtea gaindituta, bere Eginkizunaren definizioan zehazten du, hura betetzeko

“…ezinbestekoa da: talde-lana eta hezkuntza – komunitate osoaren parte-hartzea; autonomian sakontzea eta irakaskuntza –  ikaskuntza prozesuaren etengabeko hobekuntza – programen ezarpena…” (11. or.)

Oraingo ikasturtean, zuzendaritza – talde berri batek hartu du Institutuaren lidergoa. Haren buruan egongo da Iñaki Orbe, bere Zuzendaritza – Proiektuan jasotzen duena berrikuntza proiektu horren oinarrian dagoen ideia, bertan aipatzen duenean

“Zuzendaritza taldetik lan egingo dugu Miguel de Unamuno BHIaren PROIEKTU BAKARRA sortzen. Proiektu bat non integraturik egongo diren araututako irakaskuntza zein eskolaz kanpoko jarduerak,          irakasleak             eta irakasleak ez diren langileak, GEKa, ikasleak, familiak eta Udaletxea.” (8. or.)

Ondorioz, ulertzen dugu berrikuntza-proiektu honek planteatzen dituen helburuak bat datozela Unamuno BHIren Hezkuntza-Proiektuarekin, hala nola zuzendaritza – taldearen Zuzendaritza –  proiektuarekin, eta aurrerapausoa da kalitatearen eta etengabeko hobekuntzaren alde hartu dugun konpromisoan.

BERRIKUNTZA – PROIEKTUAREN HELBURUAK

  • Ikasleri osoaren hezkuntza-arrakasta hobetzea. Ikaskuntza bultzatu antolakuntza eta irmotasun ohiturak hartuz, ikasteko bihotza emanez eta eskola-porrotari aurre hartuko dioten lan egiteko modua eraginkorrak proposatuz.
  • DBHko ikasleriaren eskola – aukerak hobetzea. Oinarrizko trebetasunen eskuratzea bultzatuko da honako arlo instrumentaletan, hezkuntza – errefortzu zehatzaren bitartez: hizkuntza, matematikak, euskara eta ingelesa. Horrela, arrakasta aukera handiagoekin landu ahal izan ditzan gainerako arloak eta erraztu dezan erabateko sartzea ohiko lan – erritmoan.
  • Eskola – zailtasunak dituen ikasleriaren norbanako arreta ahalbidetzeko, hezkuntza – jarduerak eta eskola-denbora desberdinak berrantolatzea, taldearen errendimendu handiagoa bermatzeko.

HEZKUNTZA – ERREFORTZUA.

Autorregulazioa sustatu nahi dugu ikaslerian, norberaren zailtasunak gainditzeko bideratutako denborak aukeratzen laguntzeko, errefortzu eta arlo irakasleriaren gainbegiraketapean. Ulertu behar dugu errefortzu jarduera horiek bideratuta daudela eskola-porrotaren prebentziora, betiere bilatzeko emaitza akademikoen hobetzea.

DENBORA, EREMUA ETA BERRIKUNTZA

Ikasgelen ohiko eremuen apurtzea proposatzen dugu ikasketa eremu berria sortuz, adin desberdinetako ikasleek elkarrekin lan egin dezaten tailerretan; alde batetik DBHko 1. eta 2. mailakoak, eta beste aldetik 3. eta 4. mailakoak. Jarduera desberdinak garatuko dituzte, eta horietan, garapen pertsonalaren desberdintasunak erabiliko dira laguntzak bultzatzeko. Antzerako interesak dituzten ikasleen biltzea ahalbidetuko da.

Kasu guztietan, helburua da zabaltze eta sormen handiagoko eremu bat sortzea ohiturekin apurtzeko. Gogoa piztuko duena ikasleria eta irakasleak konprometitzen dituzten erantzunak ematean, Ikastetxearen eremuan, giro eskuzabalagoa sortzearen bilaketan, batzuen eta besteen adimenarekin eta autonomiarekin.

Errefuertzuen ordutegia

Piper beteak
Hauspoa proiektua
EGA-rako prestatzen
Hauspoa proiektua
Koloreen bila
Hauspoa proiektua
Kideen arteko ikasketa Matematika arloan
Hauspoa proiektua
Gure ikasle ohia den Xabier Calvo, aurten Fisika fakultateko ikaslea dena, gure ikasleekin matematika lantzen.

Edozein kontsulta egiteko formularioa bete eta guk jarriko gara zurekin harremanetan