Normalkuntza proiektua

Normalkuntzaren helburua euskararen erabilera hedatzea da. 1982an Euskararen Normalizazio Legea onartzen da.

Azken urteotan, Unamuno BHIan euskararen didaktikan, irakasleen hizkuntza prestakuntzan, materialgintzan eta ikasleen ezagutzan eta erabileran ahalegin handiak egin ditugu.

Proiektu honek hiru eremutan izan behar du eragina:

1 . Ikastetxearen antolamenduan

2 . Ikastetxeko kide guztien euskararen prestakuntza eta

erabilpenean.

3 . Eskolaz kanpoko ekintzetan

Hau dena ahalbideratzeko Ikastetxeak Hizkuntza Normalkuntzako Arduradun Tekniko (HNAT) bat izendatzen du, eta Hizkuntza Normalkuntza Batzordea (HNB) osatu da. Batzorde hontako partaide dira irakasle, guraso eta ikasleen ordezkariak. Eurak dira denon artean adostutako helburuak aurrera eramateko dinamizatzaile eta arduradunak. Baita ere ikasturteko planan agertzen diren Ebaluazio Adierazleen behatzaileak.

Ikasturte honetan (2017-18) honako lelo hau aukeratu dugu , “elkarri ulertzeko” euskarak duen egokitasuna adierazteko: “ULERTZEN DIZUT”

Horrez gain, aitzaki moduan balio digu ENPATIA kontzeptuaren iguruan lan egin eta sakondu dezaten. Honi buruzko artikulua ere elaboratu dute ikasleek, ELGERA aldizkariaren abenduko alean agertuko dena.

www.eletzen.blogspot.com

ULIBARRI PROGRAMA

Edipo Errege
Normalkuntza
Euskal Festa 2019
Normalkuntza
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNAREN MANIFESTUA.
Normalkuntza
Unamunotar hori:   Ez pentsa. Gehienetan ulertzen dizut.   Adibidez: nola daiteke 4 triste bat atera izana, hainbeste...
EUSKARA EGUNA
Normalkuntza

Edozein kontsulta egiteko formularioa bete eta guk jarriko gara zurekin harremanetan