Normalkuntza proiektua
Normalkuntzaren helburua euskararen erabilera hedatzea da. 1982an Euskararen Normalizazio Legea onartzen da.
Azken urteotan, Unamuno BHIan euskararen didaktikan, irakasleen hizkuntza prestakuntzan, materialgintzan eta ikasleen ezagutzan eta erabileran ahalegin handiak egin ditugu.
Proiektu honek hiru eremutan izan behar du eragina:
1 . Ikastetxearen antolamenduan
2 . Ikastetxeko kide guztien euskararen prestakuntza eta
erabilpenean.
3 . Eskolaz kanpoko ekintzetan
Hau dena ahalbideratzeko Ikastetxeak Hizkuntza Normalkuntzako Arduradun Tekniko (HNAT) bat izendatzen du, eta Hizkuntza Normalkuntza Batzordea (HNB) osatu da. Batzorde hontako partaide dira irakasle, guraso eta ikasleen ordezkariak. Eurak dira denon artean adostutako helburuak aurrera eramateko dinamizatzaile eta arduradunak. Baita ere ikasturteko planan agertzen diren Ebaluazio Adierazleen behatzaileak.








Edozein kontsulta egiteko formularioa bete eta guk jarriko gara zurekin harremanetan