ZER DA UNAMUNOTUBE?

Jakina denez, azken urteotan kazetaritzaren formatua aldatzen joan da. Gaur egun,
kazetariak jakin beharra du gidoia idazten, argazkiak ateratzen, elkarrizketak egiten, bideoak
grabatzen eta editatzen.
Horrela izanda, Unamuno BHIn proiektu bat sortu dugu etorkizuneko erronka horri aurre
egiteko; proiektuaren izena UnamunoTube da.

UnamunoTube proiektuan ikasleek elkarrizketa bat egitearen nondik norakoak ikasiko
dituzte, gidoitik hasi, elkarrizketa egin, grabatu, soinua eta argia egokitu eta azkenik bideoa
editatu.

Bideo horiek UnamunoTube izeneko Youtube kanalean ikusi ahal izango dira eta
ikastetxearen inguruan gertatzen direnen islada izatea da asmoa.

Berriak


UnamunoTube #1 - Aurkezpena
UnamunoTube