28 Aza 2018

#UnamunokoakGara eta indarkeria matxistaren kontra gaude

Azaroaren 23an indarkeria matxista salatzeko ekitaldi publikoa burutu genuen Unamuno BHIn.

Hasteko, klase bakoitzeko ordezkariek ikaskideen artean eztabaidatu eta adostu eta gero, emakumeenganako indarkeria salatzen duten abesti zatitxoak irakurri zituzten. Hori egin bitartean, DBHko 3. mailako Shadieva ikasleak eta Alfonso, musika irakasleak musika jo zuten.

Bukatzeko, photocall-etik pasa ziren indarkeria matxistaren aurkako jarrera bistaratzeko gogoa izan zutenak.

Gero eta gehiago gara mundu bideazkoago baten alde indarrak biltzen ari garenak!

Mila esker parte hartu zenuten guztioi!

Hauek abestiak!

Proiektua: Elkarbizitza