27 Sep 2018

Unamunokoek birziklatzen dute

4. mailako Irene Madorranen ikasle batzuek ikastetxeko birziklatze ontziak ondo erabiltzearen garrantziaz hitz egin diete ikaskideei. Taldez talde joan dira azaltzen zer egin behar den ikastetxean sortzen diren hondakinekin: papera, tetrabrik ontziak, aluminiozko papera etab. Haiek ere, astero hustuko dituzte kontainer horiak eta urdinak eta kaleko ontzietara eramango dituzte. Ikastetxea jasangarriago bihurtzen lagunduko gaituzte! Aupa zuek!