12 Abe 2019

Xabier Madariaga (Ur Handitan) Unamunon izan da



Gaur, abenduak 10, ETB1eko UR HANDITAN saioko aurkezlea, Xabier Madariaga, izan dugu Unamunon. Euskararen sustapena indartu nahian Normalkuntza taldeak antolatutako hitzaldia izan da. Protagonistak, Xabier Madariagak, gaztetatik kazetaritzan izandako bizipenak kontatu dizkie DBH4ko ikasleei, eta ibilbidea borobiltzeko Ur Handitan saioan egiten duten lanaren gakoak hurbildu dizkie.





Proiektua: Normalkuntza